ACCESO TIENDAS
BUSCADOR

WALUK 3. TXAKUR HANDIAREN BIDEA (EUSKERA)

Waluk sortaren hirugarren emanaldi honetan, Fantasiarik eroenak bat egiten du espezie desberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin, eta bien uztarketak osotasun harmoniatsu bat sorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzen diren dio Raquel Alzate marrazkilariak Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen Waluk 3. Txakur Handiaren bidea lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egite- ko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela.

DISPONIBLE 15,00 €
REFERENCIA:
EDITORIAL:
EAN:
COLECCIÓN:
ISBN:
FECHA DE SALIDA:
ENCUADERNACIÓN:
PÁGINAS: