Atsegina da Biga, txantxa zalea, xelebrea, eta, gainera, itxuraldatzeko eta balentria itzelak
egiteko superbotereak ditu. Ez dakigu zehatz zer animalia mota den, baina gauza bat argi
dugu: umeen heroi kutuna izateko baldintza guztiak betetzen ditu! Izan ere, Animaliako
eskolako izarra da Biga, eta biziki maite dute denek! Denek... Leoi izan ezik, bera zelako jo lastokiko erregea Biga heldu aurretik. Leoi kameleoia gauza baita kolorea mudatzeko eta
ikusezin bilakatzeko! Alabaina, dena lehenera itzuliko da: Leoik bere Robotron 3000, gai tasun ikaragarriak dituen robota, eraman du eskolara. Ospetsuena izango da berriz ere!