Raina seigarren mailan dago, eta normala izan nahi du, besterik gabe. Baina, gau batez, eskauten
bilera baten ondoren, estropezu egin eta ebakortzak hausten ditu. Ondorengo hilabeteak
jasanezinak izango dira berarentzat: ebakuntza bat egin beharko diote, eta metalezko bracketak,
buruko arku itsusi bat, baita hortz faltsuak ere jarriko dizkiote. Baina, hori gutxi balitz bezala,
lurrikara batetik bizirik irten beharko du, eta lehenengo maitasun-harremanak eta zirudien
bezain onak ez ziren adiskidetasunak gainditu.
Raina Telgemeier Irri egin komikia (gaztelaniaz, Sonríe! ) Interneten argitaratzen hasi zen, eta, horri
esker, 2011. urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Halaber,
2016an, berriz ere autore onenari Eisner Saria jaso zuen Hermanas komikiarekin; Hermanas ez da
Irri egin komikiaren bigarren atala, baina komiki autobiografikoa da eta garai berean dago girotuta.
Irri egin gazteentzako komikien klasiko bilakatu da, hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoan
itzuli eta lau milioi ale baino gehiago saldu ditu, eta euskaraz dugu azkenik.