Diferentzia abantaila denean:
itzuli da Biga!
Bigaren beste ale bat labetik atera
berria; ume berezi honen abenturak
ikaragarri dibertigarriak izateaz gainera,
hezigarriak ere badira , esan
zuen Jesúz Jiménezek RTVE.es-en
Banbu, lagunik handiena; Kara, mireslea; Kyle,
abusoia... Biga, Animalien Lehen Hezkuntzako
ikasle berria, eta bere mundua topatu ditugu
Benetan identifikatu gabeko animalia alean
(Astiberri, 2020). Eta gag berriak datoz bigarren
abentura-liburukian; ale honek azal gorria
dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan
ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin.
Haur berezi hau oso maitatua da bere lagun
berrien artean; hala ere, inbidia pixka bat
pizten die batzuei eta beldur pixka bat ematen
dio ikasgelako neska berri bati: Kati tigrekume
emeari. Hori bai, epel eta exaxola ez du inor uzten,
eta bere lagunek super heroia balitz bezala
hartzen dute. Egia da super ahalmenak dituela,
eta ez gutxi! Baina Bigak ez du justizia bere eskutik
hartzen, telebistan super heroiek askotan
egiten duten bezala, eta bere ikaskideek superlaguntzat
hartzen dute jolastokian.