Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik
Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta
Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren
erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina,
Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar
izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako
ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren
salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Bere artea baliatuz, erbestearen esperientzak azaltzen
ditu Javier de Isusik album honetan. Atzo bezala
gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko
toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan
barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira,
bai, baina horrez gain indarkeriari aurre egin behar
diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna
dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko.
Asylum liburu solidarioa da. Album honen salmentatik lortzen diren irabazi guztiak CEAREuskadirentzat
izango dira; CEAR-Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da eta 25 urte
baino gehiago eman ditu errefuxiatuen eskubideen alde borrokan.