PALESTINARI BURUZKO TRILOGIA, JOE SACCOREN ESKUTIK
Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak
batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek
txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik
sutsuenetako baten erdian.
Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu
zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark –odol hotzean burututako
masakrea ala akats izugarria– agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak.
Gertatutakoaren muinera iritsi nahian, Joe Sacco erabat murgiltzen da Rafahko eta handik gertu dagoen Khan Yunisko