Charliek ez zuen inoiz pentsatuko Nick erakarriko zuenik, baina orain bikote dira, eta modu ofi zialean, gainera. Baina, ez hori bakarrik, uste du prest dagoela hainbesteko larridura sorrarazten
dioten bi hitz horiek esateko: maite zaitut . Nickek ere gauza bera sentitzen du, baina baditu
beste hainbat pentsamendu buruan bueltaka: aitari mutil-lagun bat duela esan nahi dio, baina,
horretaz gain, Charliek elikadura nahasmendu bat duela uste du. Ikasturte berri bat hasiko dute,
baina, era berean, garai berri bat izango da Nick eta Charlierentzat Heartstopper serieko laugarren liburu honek intentsitate berri bat ekarriko digu. Egile britai niarrak sortu dituen pertsonaiak oso errealak dira, eta, orain, garrantzi handiko oztopo batekin
egingo dute topo: Charlieren buruko osasuna oso ahul dago. Nick ere ohartu da horretaz eta
Charlierekin batera heldu nahi dio kontuari. Ordea, 16 urteko mutil batek ezin diezaioke horre lako kontu bati bakar-bakarrik aurre egin; ikusi beharko du zer egin dezakeen hondoratzen eta
bakartzen ari denari laguntzeko. Liburu honen ia 400 orrialdeak orain arteko liburuak bezain
goxoak eta hunkigarriak dira, eta bihotza estututa irakurtzen dira. Komiki-seriearen azken aurre ko alea, bosgarrena, 2026ko erdietan egongo da eskuragarri. Urte horretan amaituko da jatorri zko komiki-seriea, egileak azken alea argitaratuko baitu Hachette UK argitaletxean, seigarrena,
alegia, eta, aldi berean, Netflix-en estreinatuko da egileak berak idatzi eta ekoitzitako film luzea.