Beste erronka bat
Nick eta Charlie oso maiteminduta daude, eta, azkenean ere, ahoskatu dituzte elkarrekiko sen
titzen duten guztia adierazten duten bi hitz horiek. Horrela, harremana sendotzen ari denez eta
Charliek oreka berreskuratu duenez, urrunago joan nahi dute. Charlie, hain zuzen ere, ekin eta
ekin ari da ama konbentzitu nahian Nicken etxean gaua pasatzen utz diezaion... Bien bitartean,
garai berri batekin hasteko ari da prestatzen Nick, hurrengo ikasturterako unibertsitate-aukerak
aztertzen. Eta beste hiri batera joan beharko balu?