Kalekumea da Hannah txikia, eta, lehen aldiz, aitonarekin bakarrik pasatu behar du uda. Aitona
baso harrigarri bateko zaintzailea da: zuhaitzak paseatzera joaten dira aspertzen direnean, anima
liek hitz egiten dute, 120 urteko gnomoek nerabezaroaren krisia dute... Arazo bat badago, ordea,
Basoko Izpirituak argi uzten baitu lehen egunetik ez duela neskatila bere lurraldean nahi, eta,
amorruaren amorruz, amaierarik gabeko gauean murgilduko du basoa. Lagun berriekin batera,
basoko izpirituen bila abiatuko da Hannah, errespetatu ezean arriskutsua izan daitekeen natura
aztoratzaile hori baretzen saiatzeko.