Maitasuna GIBaren garaian
Pilula urdinak lanak, batez ere,
talentuaren zabaltze ikaragarria
markatzen du, mugarria ezartzen du
egilearen ibileran, horren aurrekoa
eta ondorengoa –poz iturri etengabea
izan zaigun ondorengo hori– bereiziz ,
adierazi du Óscar Palmer editore, idazle
eta itzultzaileak
Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko
batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna
baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun
honetan; itxura xume batez eta buruargitasun
erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna,
heriotza Komikia sortu eta hamahiru urtera,
zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula
urdinak-eko protagonistak gaur egun non diren
azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu
edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu
gabea.
Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada
trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun
bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko
duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena,
erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen
zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du
batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko
egile gazteak —adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean— agertzen duen
heldutasuna.